18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideia, erronka eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko ekimena da MartxUp!-en bigarren edizio hau. Horretarako, zuekin, gazteekin, zuen proiektuak martxan jartzen laguntzeko prestakuntza eta dinamizazioa landuko ditugu. MTA-Mondragon Team Academy-ko kideak arduratuko dira proiektu bakoitzarentzat beharrezko formazioa eta laguntza eskaintzeaz. Gazte ideiak martxan jarriko ditugu!
Donostia Gazteriatik etorkizun eraberritu eta eraldatzaileagoa lortu nahi dugu, gazteekin batera, gazteekin elkarlanean. Horretarako, auzo guztietako ideiak, erronkak eta ametsak entzun nahi ditugu eta horiek martxan jarrita, sormenerako, autoenplegurako eta herrigintzarako erronkatan lagundu eta baliabideak eskainiko ditugu. Ekainetik abendura izango da prozesua, baina aurrera ateratzen diren proiektuekin elkarlanean jarraituko dugu.