Batura

Batura Euskal Herriko kolektibo eta pertsona ezberdinen arteko gogoetatik sortutako proiektu bat da, eta bere helburua Ekonomia Sozial Eraldatzailearen baitan kokatzen diren entitateen mapa osatzea da. Hau da, beraien jardueragatik ekonomiaren eta jendartearen eraldaketan laguntzen duten esperientzien batura mapa batean islatzea.

Euskal Herrian Ekonomia Sozial Eraldatzailearen (ESE) balioetan oinarritutako alternatiba sozioekonomikoak sustatzeko asmoz, jada martxan dauden eta existitzen diren proiektuen mapa osatu nahi dugu, kontsumo arduratsua praktikatu nahi duten herritarren eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bueltan existitzen diren sare lokalizatuen laguntzaz. Mapa horrek Euskal Herriko merkatu soziala saretzen eta horren garapenean laguntzeko erreminta izan nahi du, horrela, ekonomia eta eredu ekonomikoa eraldatuz eta herritarrei kontsumo arduratsurako alternatibak eskainiz.

Herritarron eskubideak errespetatuak izan daitezen, ezinbestekoa da demokrazia, baita demokrazia ekonomikoa ere. Baturak ekarpena egingo du esperientzia horiek zabalduz. Donostian hasi nahi du, bertan dauden komertzio, saltoki eta entitateak saretzetik Gipuzkoa osora heldu ahal izateko.

batura.eus webgunea martxan da, baina esan bezela gure helburua eragile hauek ezagutu eta mapa bat sortzea izango da.

batura-proiektua-proyecto-martxup-donostia-san-sebastian