Betebeharrak

Norbanako bezala aurkezten direnak:

- Donostiarrak izan behar dute (Udalak bere kabuz egiaztatuko du).
- Proiektuen zirriborroak aurkezteko epea eta behin betiko proiektuen aurkezpen dataren artean, gutxienez 2 pertsonako eta gehienez ere 4ko taldea osatu beharko du, ideia osagarriak batuz edota kide berri bat taldera gonbidatuz (taldea osatzeko, antolakuntzaren laguntza jaso dezake behar izanez gero).

Talde bezala aurkezten direnak:

- Gutxienez 2 eta gehienez 4 pertsonez osatutako taldeak.
- Gutxienez taldekide batek izan beharko du donostiarra (udalak bere kabuz
egiaztatuko du).
- Norbanako/talde bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, euren artean desberdinak izanez gero.
- Prozesuan parte hartuko duen gazte orok konpromiso edo atxikimendu irmoa adierazi beharko die gauzatuko diren dinamika, saio eta formakuntzei.