Donostican

Donostican-en helburua txakur jabeen arteko saretze bat ematea da, hitzaldiak, tailerrak, ekintza ezberdinak, etb. Antolatuz, ezagutza partekatu eta elkarrengandik ikasteko. Askotan txakur bat zaintzeko abenturan jakintzarik gabe murgiltzen gara. Eta hala dago Igeldoko txakurtegia… beteta!

Donostican da txakurren inguruko hezkuntza, norberaren hezkuntza eta animalien gaineko ezagutza batuko duen gunea. Txakurra dutenen eta ez dutenen artean errespetu handiagoa bermatuko duen Donostia lortu nahi duena. Txakurren ongizaterako argibideak erakutsi nahi dizkie jabeei, eta horrela animalien abandono kopurua, txakurren arteko tirabirak eta salaketak txikitu. Ideia da komunitate handi bat eratzea eta horren bitartez hiritarrak hezi, informatu eta txakurren jabeak diren eta ez direnen artean harremanak sustatzea, eta horrekin batera Udalarekiko informazioa eta kontaktua handitzea. Onuragarria izango da hirian animaliekin harremana duenataz guztiok jabetzea, eta horrela Donostia hiri ‘Dogfriendly’-ena bilakatzea.

Aztertu nahi ditugun ekintzak honako hauek dira, besteak beste:
Giza irakaspen tailerrak.
Txakurren gaineko irakaspen tailerrak.
Usaimen tailerrak.
Obedientzia tailerrak.
Sozializazio tailerrak.
Errespetuari buruzko hitzaldiak.
Sozializaziorako ekitaldiak.
Adopziorako laguntza ekitaldiak.

donostican-martxup-donostia-san-sebastian