Faseak

IDEIATIK HIRIRA

Donostiako gazteen ideiak eta ametsak errealitate bilakatu nahi ditugu. Proiektuak garatu eta borobiltzen lagunduko dizuegu, MTA-Mondragon Team Academy-ren laguntzarekin. Fase guztietatik igarotzen diren proiektuak gauzatzeko laguntza osoa ematen jarraituko dugu Gazteria Sailetik.

  • 1

    Aurkeztu zure proiektua

    2019ko ekainaren 7tik 30 arte proiektuen zirriborroak aurkeztuko dira. Edozein proiektu aurkeztu daiteke, oso ideia orokorretatik hasita, proiektu defintiuetaraino. Izena emateko ikusi baldintzak eta bete formularioa

  • 2

    Proiektuak aukeratzea

    2019ko irailean zehar jakinaraziko dizuegu zein diren MartxUP!-eko hirugarren edizio honetarako aukeratuak izan diren proiektuak.

  • 3

    Formakuntza saioak eta proiektuaren garapena

    Lau hilabete iraungo duen prozesu honetan, zure proiektua ekintzara eramaten lagunduko dizuten lau formakuntza saiotan parte hartuko duzu.

  • 4

    Jarraipen tutorizazioak

    Formakuntzetan ikasitako praktikan jartzen laguntzeko eta zure proiektuaren gertuko jarraipena izateko, hilean behin tutorizazio saio bat izango duzu, aurrera egiten laguntzeko.

  • 5

    Aurkezpen fasea

    2020ko urtarrilean prozesua bururaino eraman duten proiektuen aurkezpena egingo da. Aurrera begira udalak proiektua nola lagundu adostuko da (aholkularitza, kontaktuak, finantziazioa...), hemen ez baita ezer bukatuko!