MartxUp

18-30 urte

18 eta 30 urte bitarteko donostiarra zara?

Lagunduko zaitugu

Zure proiektuak martxan jartzeko prestakuntza eta baliabideak eskainiko dizkizugu.

Donostia eraldatu

Zurekin batera hiri hobea eraiki nahi dugu.

MartxUP!

18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideia, erronka eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko ekimena da MartxUp!. Horretarako, zuekin, gazteekin, zuen proiektuak martxan jartzen laguntzeko prestakuntza eta dinamizazioa landuko ditugu. Gazte ideiak martxan jarriko ditugu!

Zergatik MartxUp!?

Donostia Gazteriatik etorkizun eraberritu eta eraldatzaileagoa lortu nahi dugu, gazteekin batera, zuekin elkarlanean. Horretarako, auzo guztietako ideiak, erronkak, ametsak… entzun nahi ditugu eta horiek martxan jarrita, sormenerako, autoenplegurako eta herrigintzarako erronkatan lagundu eta baliabideak eskainiko ditugu. Sinetsi dezagun, ideia, hiriaren onura eta kolektiboaren indarrean. Aurrera, badator MartxUp! Gazte, jarri zure ideiak martxan.