Parte-hartze oinarriak

18 eta 30 urte bitarteko donostiarrak

18 urtetik 30 urtera (biak barne) bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, eta norbanako zein taldean aurkeztu ahal izango da. Behin ideia onartuta eta 2-4 pertsona arteko taldea osatuta, proiektuaren garapen prozesu eta prestakuntzarako fasean sartuko dira. Elkarlanean ideiak osatu eta martxan jarriko ditugu, harremanak sortuz, erronkak partekatuz eta, nola ez, emaitzak batera ospatuz.

Jatorriari dagokionez, taldekideetako bat gutxienez, donostiarra izan behar da. Parte-hartzaileen rolari dagokionez, jarrera aktibo, parte-hartzailea, eraikitzailea, parekidea eta euskaldunak izatea ezaugarri garrantzitsuak izango dira.

Proiektu motak

Jarduera eremua askea eta anitza izango da, proiektu orok izango dute sarbidea, beti ere genero, arraza eta bestelakoekiko baztertzailea ez bada, eta proiektuek ez badute indarkeria, bazterketa eta antzeko jarrerak bultzatzen.

Proiektuek bi ezaugarri bete beharko dituzte: proiektuek hein handienean Donostian izango dute garapen-eremua eta Donostia edo hiritarren onurarako zuzenduak izango dira.

Nola aurkeztu proiektua

- Proiektuak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 16 arte izango da. Bi modu izango dituzu.
1) Online bidez, webguneko Izen-ematea atalean dagoen formularioa beteta.
2) Udaleko bulegoetan formularioa entregatuz.
-Udalinfoko erregistroetan, astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 ordutegian.
Udaletxeko Herritarren Arreta honako Bulegoetan:
- Udaletxea, Ijentea, 1. (baita arratsaldez ere 16:00-18:00 ordutegian).
- Morlans eraikina, Morlanseko biribilgunea, 1.
- Altzako bulegoa, San Martzial plaza, 4

Aurkeztu beharreko formularioa: Aurkeztu proiektua.

Proiektuen hautaketa Donostiako Gazteria Saileko teknikariek eta MTA-ko kideek egingo dute.
Proiektuak aukeratzeko honako irizpideak hartuko dira kontuan: Proiektuaren bideragarritasuna, originaltasuna eta berrikuntza, proiektuaren zehaztapen maila.

*Informazio guztia oinarrietan

Aurkezteko baldintzak

- Gutxienez bi eta gehienez lau pertsonez osatutako taldeak.
- Gutxienez taldekide batek izan beharko du donostiarra (udalak bere kabuz
egiaztatuko du).
- Norbanako/talde bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, euren artean desberdinak izanez gero.
- Prozesuan parte hartuko duen gazte orok konpromisoa adierazi beharko die gauzatuko diren dinamika, saio eta formakuntzei.