Antiguo Hezitzailea

Ane Chueca, Irati Seijo eta beste hiru lagunek osatzen dute (h)aritu. Hezkuntza, pedagogia kritikoak, arkitektura, parte-hartzea, feminismoa, jasangarritasuna eta prozesu kolektiboak uztartuz, hezkuntza prozesuen diseinu eta kudeaketak garatzea da euren asmoa. “Hezkuntza bizitza osoko prozesu bezala ulertzen dugu.

Eguneroko bizitzan ditugun harremanen baitan egonik, gizartea eraldatzeko ardatz nagusitzat dugu. Zirrikitu horretan eragin nahi dugu. Horregatik, apustu egiten dugu hasiera batean elkarrekin gurutzatzen ez diren diziplinak gurutzatzean”.

Donostia Hiri Hezitzaileen sarearen barruan dagoenez, Antiguan egin abiatu nahi dute ekimena, Antiguo Hezitzailea proiektua garatuz. Bertako herri eragileekin, hezkuntza eragileekin eta Udalarekin batera diagnostiko bat osatzeko prestatzen ari dira.