Mundu

Laia Bernués Gabilondo eta Amaia Jaka Arriaga-k MUNDU proiektua landu dute aurten MARTXUPen.

Askotan haur eta gazteak eztabaida politikoetatik urrundu egiten ditugu, ulertuko ez dutela pentsatzen dugulako. MUNDU proiektuaren bitartez inguruko errealitatearen ezagutza kritikoa garatu nahi dute, gizartearen erronketan kontziente den belaunaldia hezteko asmoz.

MUNDU eskolaz kanpoko akademia bat izango da, haur eta gazteen artean ezagutza eta jarrera kritikoa lantzeko asmoz. Munduan aurkitzen ditugun arazo sozial, ekonomiko, politiko eta kultural nabarienak landuko dira eta hauek ulertzeko dauden perspektiba ezberdinak ikusi, beti ere elkar entzutea eta ulertzea sustatuz.