Sorleku

Proiektuaren ideia, Donostian dauden haur parkeen inguruko hausnarketa bat plazaratu eta erabilerarik gabe dagoen hiriko espazio publiko batean alternatiba bat aurrera eramatea da. Egun, hirian dauden parkeak oso homogeneoak dira, ez daude haurren beharretara egokituak eta helduaren beharretatik eraikiak izan dira, hots, haurrek jolas errepikakorrak praktikatzera bideratuak daude eta, hala, helduek haurrak kontrolatzen dituzte. Hori horrela, haurrek parkeetan ere, ezin dute askatasunez eta autonomiaz jokatu.

Eragile ezberdinekin hitz eginda (ikastetxe eta auzo elkarteak tarteko) ateratako ondorioen baitan, lehen interbentzioa, auzo desberdinen elkargunea den lursail publiko batean egitea proposatzen da, Donostiako Tranbia Konpainiako ekipamenduaren (Kotxeras-en) azpiko berdegune zabalean. Gure asmoa auzoz auzo, erabilera gutxi edo gabe diren espazioak haurren beharretara moldatzea da, baina aurretik abiapuntua behar dugu egitea posible dela ziurtatzeko.

sorleku-martxup-donostia-san-sebastian